XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorde egingo ditut armairuan, zeozer falta izan ezkero ajentziakoa kobratzeko kapaz da eta.

(Ajentziako andrea imitatuz)

Estudioa dagoen bezala utzi behar duzu

Ez dut halako tipa lerdorik ezagutu sekula.

Pelikulako interrogatorioa egin zidan.

Aktoresa nintzela esan eta zera galdegin zidan, ea seguru ote nengoen errenta ordaindu ahal izango nuen.

Hori ez da zure kontua esan nion.

TEO.- (Kaso egin nahian mozkortuta dagoen arren)

Oso ondo egin zenuen!

MARTA.- Ba, gero, kontu egiteko esan zidan estudioa ez nezan kontakturako erabili.

(Teok ez du ulertzen)

Badakizu: sauna, masaje, relax, eta...

TEO.- Jode!

MARTA.- Giltzak aurpegira botatzeko amorrazioari eutsi behar izan nion.

(Berriz ere ajentziakoari imitatuz) jabeak esan digu...

Jabea joan dadila...

(Teori ardoa kontrako eztarritik joan zaio)

Aizu, ez al zaude ondo?

Aurpegi txarra duzu.

TEO.- Gaizki? Ni?

(Jaikitzen saiatzen da amerikana astintzeko baina berriz eseri beharra du.

Seko mozkorturik dago)

Ezin hobeto nago!

MARTA.- Egitan?

TEO.- Dabuten (Jaikitzen da)

Txala bota eta tente berriz.

MARTA.- Bainua...

TEO.- Badakit non den

(Sartzen da bainura.

Martak hasperen egiten du.

Izugarrizko botakada entzuten da.

Martak eskuak burura daramatza)